Hego Euskal Herriko mugimendu feministaren eta zenbait sindikaturen deialdiarekin bat eginda, ozen aldarrikatu zuten zenbat herritarren atzo greba orokor feminista Ataungo kaleetan. “Zaintza sistema publikoa orain” lemapean manifestazio zaratatsua burutu zuten adin guztietako dozenaka lagunek Joxemiel Barandiaran eskolatik San Martin auzoko plazara.
16:30ean Lazkaorako bidea hartu zuten eta 17:30ak bueltan, zutabea osatu eta eskualdeko ekitaldia burutu zuten 19:00etan Ordiziako Barrena parkean. Bertan beste hamaika aldarri entzun eta irakur zitezkeen: “Utzi zaintzak pribatizatzeari”, “Eraso eta indarkeria matxistarik ez!”, “Zaintza eskubide kolektiboaren alde”… Euskal Herri osoko zenbait herri eta hirietako elkarretaratze, pikete, manifestazio eta ekintzen ondoren, hiriburuak jendez lepo bete ziren.