Ekainaren 28a da gaur, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna. Ataungo Udala osatzen dute bi alderdi politikoek eta Biboletak Ataungo Talde Feministak konpromisoa hartu dute beste behin ere herriko LGTBIQ+ pertsonen eskubideak bermatzeko, bai eta gorrotoa erakusten duen edozein jarrera salatzeko ere. Adierazpen bateratua kaleratu nahi izan dute besteak beste, inguruan antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzeko eta denon indarrak batzeko deia egin dute.
