Euskal Herriko hiri, herri eta txoko ezberdinetan bezala, Ataunen ere lehen lerroan izan dira inauterietako ospakizunak. Ostiral arratsalde honetarako kalejira berezia antolatu du Otsoak dantza taldeak, San Gregorio auzoko Zelai pilotalekuan ospatu da. Kalejirarekin batera dantza-emanaldi ezberdinak ere eskaini dira etxeko txikienek osatutako taldeekin, baina baita helduek osaturiko taldeekin ere.
irailak 11, asteazkena