Ataungo Udalak udaleku irekietarako zein udako haur-zaintzarako hezitzaile, begiratze eta zuzendari bat kontratatuko ditu beste urtez batez. Kontratazioak ekainaren 24tik uztailaren 19ra lan egiteko izango dira, eta interesa duenak izena eman beharko du Ataungo Udalaren webgunean dagoen egoitza elektronikoaren bidez.
Udako haur-zaintza zerbitzuan hezitzaile izateko interesa duenak Ataungo Udalaren webgunean dagoen egoitza elektronikoaren bidez egin beharko du izen-ematea. Honekin batera, curriculuma aurkeztu beharko du, tituluak, diplomak eta bestelako egiaztagiriak. Nahitaezkoa izango da euskarazko C1 titulua edo baliokidea izatea, eta balioetsi egingo da Haur Hezkuntzako titulua izatea eta haur-zaintzan edo haur hezkuntzan lan egin izana. Izena emateko eta dokumentuak aurkezteko epea apirilaren 19tik 29ra izango da, biak barne. Epez kanpo jasotako eskaerak eta agiriak ez dira onartuko, eta baldintzak betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa egingo zaie.
Udaleku zerbitzuan begirale edo zuzendari izateko interesa duenak Ataungo Udalaren webgunean dagoen egoitza elektronikoaren bidez egin beharko du izen-ematea. Honekin batera, curriculuma aurkeztu beharko du, tituluak, diplomak eta bestelako egiaztagiriak. Nahitaezkoa izango da euskarazko C1 titulua edo baliokidea izatea, eta balioetsi egingo da zuzendari-titulua izatea, begirale-titulua izatea, hezkuntza-arloko ikasketak izatea eta udalekuetan edo gazteekin aritu izana. Izena emateko eta dokumentuak aurkezteko epea apirilaren 19tik 29ra izango da, biak barne. Epez kanpo jasotako eskaerak eta agiriak ez dira onartuko, eta baldintzak betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa egingo zaie.
Herriko gazteek udalekuetan praktikak egiteko aukera ere izango dute, horretarako, Ataungo Udalaren webgunean dagoen egoitza elektronikoaren bidez egin beharko du izen-ematea. Izena ematearekin batera gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena aurkeztu beharko dute. Epea apirilaren 19tik 29ra izango da, biak barne, eta epez kanpo jasotako eskaerak eta agiriak ez dira onartuko.