Lazkaon izan dira aste honetan Markel Olano eta Xabier Barandiaran EAJ-PNVren hautagaik, apirileko EAEko Hauteskundeen harira. Bertaratutako herritarrei «bi eredu nagusiren artean» aukeratu beharko dutela azpimarratu nahi izan die, eta «hauteskundeetan parte hartzera animatu» nahi izan dituzte. Hautagaiek azpimarratu dutenez «funtsezkoa da bozkatzea, gure etorkizuna erabakitzeko».
Lazkaoko egitasmo eta proiektu ezberdinak ezagutu dituzte Olano eta Barandiaranek Kepa Zubiarrain Erauskin alkatearen eskutik. Herriko zenbait zinegotzi bezala, eskualdeko kargu publikoko hautagaiak eta alderdikide batzuk ere gerturatu dira. EAJ-PNVk «ziurtasuna» bermatzen duela azpimarratu nahi izan dute, «erakundeen eta autogobernuaren defentsa, gizartearekiko lankidetza eta aurrerabidea sortu eta bermatzea lehentasun» dituztela aipatu dute.
Lazkaoko herriak azken urteetan bizi izan duen garapena iritzita, eredu “positibo” modura jarri nahi izan du Olanok. Hautagai jeltzalea esan duenez «Osasun-zentroa birmoldatzeko proiektuaren idazketa martxan dago eta, horri esker, Lazkaoko egungo osasun-instalazioak handitu eta modernizatuko dira». Lan hauek 2025. urtean hasiko direla azpimarratu du.