EITBk, EITB Focus inkestaren azken atala argitaratu du EAEko hauteskundeen inguruan. Mikrodatu hauen arabera EH Bilduk irabaziko ditu 2024ko EAEko hauteskundeak lehen aldiz. Lurraldekako datuak aztertuz gero, koalizio subiranista geratuko da lehen indar gisara Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ, Bizkaian. Botoa emateko 24 ordu baino gutxiago geratzen diren honetan, kanpainak ez du herritarrak aktibatzea lortu, eta parte-hartzearen datua %61era iritsi ez dela azpimarratzen du inkestak.

EITB Focus inkesta 20240420