ATI Komunikazio Taldeak ataunirratia.eus atariko erabiltzaile kopurua eta Ataun Irratiaren entzule kopurua zenbatu zituen joan zen urtearen amaieran, zehazki, abenduaren 11n argitaratu zuen urteroko txostena informazio guztiarekin. 2022ko abenduaren 19tik hurrengo urteko abenduaren 10era bitarte zenbatutako datuen arabera, 74.000 erabiltzaile dira bataz beste ataunirratia.eus ataria bisitatzen dutenak. Gauzak horrela joera psoitiboa atzeman du Komunikazio Taldeak kontsumo ohituretan, duela urtebete baino 4.000 erabiltzaile gehiago zenbatu bai dira atari digitalean.
Aldaketa fase handi batetik zetorren ATI Komunikazio Taldearen eskaintza 2022ko ikasturtetik. ataunirratia.eus webgunean Euskal Herri osoko berri ezberdinak irakurtzeko aukera zegoen, bai eta sare sozialetan partekatutako zenbait argitalpenetan ere, eta nazioarteko gertakari ezberdinek protagonismo handia lortzen zuten. Ataun Irratiari zegokionean berriz larunbat eta igandeetan topa zitekeen eskaintzarik zabalena, ekoizpen propioen ordu kopururik handiena egun hauetan egin zelako. Baina 2022-2023 ikasturtean aldaketa handi bat ematea erabaki zuten, erabiltzaileen kontsumo ohiturak identifikatuz. Euskal Herriko eta nazioarteko berrietatik herriko informazioa eskaintzera igaro zen ataunirratia.eus ataria, herrian gertatzen zena bertako eta ingurukoei kontatu ahal izateko.
Beste urte batez Google Analytics eta Quantcast plataformek eskainitako informazioa izan da txostenean bildutako informazioaren oinarri nagusia. 2021-2022 ikasturtean %8,76 entzule gehiago eskuratu zituen Ataun Irratiak, baina 2022-2023 ikasturtean ez du maila hori gainditzea lortu, %6,43 hazi bai da astelehenetik-igandera bitarteko entzule kopurua. Kokapenaren inguruko emaitzak azpimarratu dira gehienbat txostenean, bertan jasotako emaitzak positibotzat jo bai ditu ATI Komunikazio Taldeak. Azken zenbaketaren arabera entzuleen %68k Euskal Herritik egin dute bat Ataun Irratiaren uhinekin, gainerako %32aren barruan daude Espainiar estatua, AEB, Frantzia, Suedia, Txina, Irlanda, Ukrainia, Bolivia etab.
ATI Komunikazio Taldeak egonkonrtze eta indartze prozesu handi bat eman du ataunirratia.eus atarian, webguneak bere sendotasuna izan dezan internetearen mundu zabalean. Erabiltzaileek nabigazio seguruago bat izan dezaten, zenbait aldaketa eman dira honen azpiegituran, bai eta lantaldearen eguneroko funtzionamenduarako erosotasunerako ere. Eskaintzari dagokionean, Komunikazio Taldeak emandako xehetasunen arabera, herriko informazioaren aldeko apostua egiten jarraituko du aurrerantzean ere. Bertako gertakarien inguruko xehetasunak irakurtzen jarraitu ahal izango da ataunirratia.eus atarian, bai eta herriko agendako zenbat hitzorduten berri izaten ere.
Ataun Irratiaren 2023-2024 ikasturtea uztailaren 28an amaituko da, 29tik aurrera udako programazioa sartuko delarik indarrean. Irailean berriz ikasturte berriro programazioari ekingo dio irratiak, eta xehetasunik eman nahi izan ez badute ere aldaketa ugari ekarriko ditu denboraldi berriro programazioak.