Gonbidatu bereziak jaso ditugu oraingo honetan ‘Nahikoa da’ saioan. Jarraipen berezia egin diogu ETBko ‘Baserria’ euskal reality-ari eta Ataun Irratiko lagunon faborito (guretzat, onenak zirelako eta direlako) izan ditugun lehiakideak gonbidatu ditugu estudiora. Xabier Orbegozo eta Amalur Arbelaiz dira gure mikrofonoen aurrera gerturatu direnak.
Hasiera batean, Xabierrek soilik hasi du elkarrizketa estudioan eta gutxien espero zuen unean Amalur ere solasaldira batu da sorpresa eder bat eman ahal izateko. Beraien inguruan zerbait gehiago jakiteko aukera paregabea izan dugu eta baita reality-an bertan bizi izan duten esperientziaren inguruan ere.