Martxoaren 8arekin batera kalera atera ziren emakume ataundarrak ere. Egunean zehar hainbat ekintza egin zituzten San Martin eta San Gregorio auzoetan eta arratsaldea amaitzerako Lazkaoko Senpere zentrora joan ziren Goierriko herri guztiak bezala manifestazio erraldoia egitera. Bazkari autogestionatua, pintaketak, txapak, kafe tertulia eta beste hainbat jarduera egin zituzten egun osoan zehar eta hau guztia Planto lemapean!
martxoak 21, ostirala
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025