Udako oporraldiaren ondoren asko eta asko izango dira eguneroko lanetara itzuliko direnak, baita Ataungo Udal Liburutegia ere. Udalak ohar batean zehaztutako informazioaren arabera astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara bitarte izango da zabalik. Www.ataun.eus webgunean zehaztutako informazioaren arabera ostegunetan San Gregorioko Bikario Etxean eskainiko da liburutegi zerbitzua, joan zen ikasturtean egin zen bezala. Harremanetan jarri ahal izateko liburutegia@ataun.eus helbide elektronikora idatzi daiteke edo 943180478 telefono zenbakira deitu.

Enmakume bat liburutegian liburuak begiratzen 20240908