Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaran Ikerketa Bekan parte hartzeko deialdia zabaldu du beste urte batez. Parte-hartzaileek antropologia-etnografia lanak aurkeztu beharko dituzte oraingo honetan. Fundazioak epaimahaiak hartutako erabakiaren berri eman beharko du abenduaren 31 baino lehen, eta beka eskuratzeko aukera izaten dutenek, urtebeteko epean garatu beharko dute beraien ikerketa.
Azken urteetan bezala, Barandiaran Fundazioak ikertzaile hasi berriei dei egin nahi izan die bekara aurkez daitezen; hain zuzen ere, ikerketa sustatzea da fundazioaren helburuetariko bat eta mundu horretarako sarbidea ahalbidetzen saiatzen da. Irizpideak, dokumentazioa eta gainerako informazio guztia www.barandiaranfundazioa.eus webgunean dago eskuragarri.