2013an Tolosan sortutako pop eta jazz taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Herri Antzokian. Elene Arandia, Juantxo Zeberio, Beñat Barandiaran, Itsaso Etxebeste eta Hasier Oleaga dira taldekideak, eta beraien ibilbidean zehar ezagutzera emandako zenbait abesti eskainiko dituzte larunbateko kontzertuan. Sarrerak eskuragarri daude ohiko lekuetan 10€-ren truke, baina egunean bertan ere izango da erosteko aukera 15€-ren truke.

Tenpora taldeko kideak 20231203