Igande honetan, urtarrilak 19, Lazkaoko Iztueta baserria, bertako abereak, ikuilua, zelaiak eta esnetegia ezagutzeko aukera egongo da bisita gidatu bati esker. Urte luzez lan ugari egin dute esnekiekin baserrian, eta bertako bizimodua ezagutu zein produktuak dastatzeko aukera edukiko du bertaratzen denak inguruko paisai paregabearekin batera.
11:00etan hasiko da 2 orduko bisita gidatua, eta helduek 12€ ordaindu beharko dituzte, haurrek berriz 6€. Bertaratzeko interesa duen pertsona orok izena eman beharko du aldez aurretik ondorengo harremanetarako bideetako bat erabiliz: 943180335, 688895069 edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus.