Atzo iluntzean Orozkon jokatutako Binakako B Serieko Txapelketako Finalaurreko Liga partidan, Senar eta Eskirozek 22-18 irabazi zieten Bakaikoa eta Morgaetxebarriari.
Bakaikoa Zubizarreta III.a ordezkatuz aritu zen, ataundarrak bajan jarraitzen baitu oraindik. Lehia gogorra izan zen, eta tentsio une ugari bizi izan zituzten pilotariek. Azkenean, Senar eta Eskiroz nagusitu ziren, finalerako bidean urrats sendoa eginez.