Joan zen astetik aurrera, Ataungo herritarrek hondakin txikiak birziklatzeko aukera errazagoa dute, Sasietak jarri duen minigarbiguneari esker. Azpiegitura berria udaletxearen aurrean kokatu dute, herritarrentzat gune eroso eta eskuragarrian.
Hondakin mota ugari entregatu daitezke
Minigarbigune honetara mota askotako hondakin txikiak eraman ahal izango dira, hala nola aparatu elektrikoak eta elektronikoak, informatika eta telekomunikazio ekipo txikiak, metalezko eta plastikozko tresna zaharrak, edo inprimagailuetako toner kartutxo erabiliak. Tresna hauek guztiak etxeetan ohikoak izan arren, askotan ez da erraza izaten birziklatzeko lekua aurkitzea, eta arazo horri iternbide bat eman nahian ezarri dute birziklatzeko gune berria.
Zerbitzua herritarren beharretara egokitua
Minigarbigune honen bitartez, Sasietak eta Ataungo Udalak helburu argi bat dute: herritarrak hondakinak errazago eta modu erosoan birziklatzera animatzea. «Hondakin txiki hauek biltzeko aukera ematea ezinbestekoa da ingurumena zaintzeko eta hondakinen kudeaketa egokia egiteko», adierazi dute udaleko arduradunek.
Iraunkortasunerako urrats berria
Ekimen honekin, Ataunek pauso bat gehiago eman du iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko bidean. Minigarbigunea joan zen astean bertan jarri zuten martxan, eta udal ordezkariek herritarrei gonbita egin diete zerbitzua erabil dezaten, hondakinak modu egokian kudeatzea guztion ardura dela gogoratuz.



