Asteburuan ospatutako Emakumezkoen Euskadiko txapelketa gazte promesen maila erakusteko plaza bilakatu zen, eta Maixa Odriozola Aierbe (Ataun, 2009) protagonista izan zen Sopelan jokatutako proban.
Txirrindularia bigarren urtea betetzen ari da kadete mailan, eta Zu-k/Limousin taldearen elastikoa defendatzen du. Bosgarren postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik zortzi segundora.
Emaitza honek are balio handiagoa hartzen du kontuan izanda Euskadiko txapelketa bezalako maila goreneko proba batean lortu dituela. Txirrindulari gazteak erakutsi du lehiatzeko prest dagoela eta etorkizun oparoa izan dezakeela txirrindularitzaren munduan.