Kazetari eta aurkezle lanetan ari den Aitziber Grados Muñoa izan da Ataun Irratiko ‘Bide Ertzean’ irratsaioaren protagonista oraingo honetan.
Altsasuar gaztea hainbat komunikabidetan ikusi eta entzun ahal izan dugu azken urteetan. Gaur egun, Malen Altunarekin batera aurkezten du ‘Benetan Zabiz?’ podcasta Gaztea Irratian. Horrez gain, ‘Argizaiola’ saioa gidatu du Mikel Pagadizabalekin Primeran plataforman, eta egun, ETB1eko ‘Linbo’ saioko aurkezle ere bada, ostegunetan igortzen dena.
Gradosek gaztetasunetik eta umoretik ari da eraikitzen bere ibilbide profesionala, eta estilo hori nabarmena izan da Ioar Aizpuruak, Ane Muruak eta Leire Perlinesek egindako elkarrizketan.