Urtarrilaren 9an erreleboaren hasiera izango da Ataun Irratiko Top ATI saioan aurkezle berriarekin. Ioar Aizpuruak hasi zuen saioak, 7 denboraldiren ondoren aurkezle aldaketa ekarri du, baina formatu berak jarraipena izango du. Leire Perlines Apalategi ataundar gaztea entzungo dugu aurrerantzean saioak irauten dituen 60 minutuetan.
Herritar gaztea Nahikoa da saioan hasi zen aurkezle lanetan duela urte batzuk, ordutik zenbait lan burutu dituelarik. Saio berdinean kolaboratzaile lanetan ere aritu izan da modaren inguruko zenbait atal eskainiz, Nahikobero saioan aurkezle lanetan Ioar Aizpuruarekin batera ere izan da…
Ez dira denboraldi batere gutxi izan azken 7 hauek ☺ Plazer bat izan zen #JulenIraola-rekin batera zerrenda errepaso haietan aritzea, baina urtarriletik aurrera, @leireperlines-i erreleboa pasatzeko garaia da ?
Zorte on Leire disfrutatu eta entzuleak mimo askoz zaindu!! ? pic.twitter.com/ZICXEFR9tZ
— Ioar Aizpurua (@ioar_aizpurua) December 14, 2020
Ilusioz eta gogotsu ekingo dio ibilbide berriari bere saio bat izanik Ataun Irratian larunbatero 13:00etatik aurrera. Ioar Aizpuruak bere twitter nahiz facebook kontuetan argitaratutako argitalpen batean, zorterik onena opa dio aurkezle berriari eta gustura aritzeko ilusioak eman.
Nahibezala plataforman ere entzungai izango dira orain arte bezala saio guztiak eta sare sozialetan asteko lehenengo postua erakutsiko duen bideak ere ez du inolako hutsik egingo. Top ATI saioa, beti bezain indartsu dator urte berriarekin batera Ataun Irratira!