Ataunek hitzordu berezia du ostiral honetan Herri Antzokian. 18:00etan “Herria ereiten” dokumentalaren estreinaldia egingo da, herriko hezkuntza proiektu berezi baten isla den ikus-entzunezkoa.
Barandiaran eskola ardatz duen proiektua
Dokumentalak Joxemiel Barandiaran eskolaren jarduera du ardatz, eta Ataunen herri hezitzailearen filosofia nola eraikitzen den erakusten du. Ikuspegi pedagogiko berritzaile batetik, komunitate osoaren parte-hartzea sustatzen duen eredua azalduko da lan honetan.
Mokaduarekin borobiltzeko
Emanaldiaren ostean, bertaratzen direnek aukera izango dute gertuko produktuekin osatutako mokadu batez gozatzeko. Horrela, kultur eskaintza giro atsegin eta parte-hartzailean borobilduko da.