Ataungo gimnasioa eta aldagelak berritzeko lanak amaitu ondoren, uztailaren 1ean irekiko dituzte berriro ateak. Hori dela eta, udalak jakinarazi du bazkidetza berritzeko epea zabalik dagoela dagoeneko. Urteko erdia igaro denez, 2025eko kuotak erdira murriztuko dituzte.
Bazkidetza-tarifak, malguago
Bazkidetza arrunta 35 eurokoa izango da urte amaiera arte, eta hilabetekoa 15 eurokoa. Txartel familiarrak, berriz, 55 euro balioko du abenduaren 31ra arte. Familia-txartela eskuratu ahal izateko, etxebizitza berean erroldatuta egon beharko dute kide guztiek, eta urte osoko bazkidetza egin beharko da.
Boulder gela itxita, tresneria berritzeko lanak martxan
Boulder gela, ordea, oraindik ez da erabilgarri egongo, nahiz eta udalak irail aldera irekitzeko asmoa adierazi duen. Gainera, gimnasioa hornitzeko gailu berrien lizitazioa abian da, baina hainbat gorabeheraren ondorioz atzeratu egin da. Hala ere, arazo horiek konpontzen direnean, tresneria berria erabili ahal izango da.
Ordainketa eta giltza sistema
Ordainketa Kutxabanken kontu honetan egin behar da: 2095 5026 87 1060153888
Giltza bakoitzak 10 euroko kostua izango du, baina dirua itzuli egingo da giltza bueltatzean.