Artista galanta dugu Eugeni Alzibar donostiarra eta beti bezain gustura jaso dugu bere bisita Ataun Irratiko ‘Nahikoa da’ saioan. Euskal artisten zenbait kanturen moldaketak egitea izan da duela denboralditxo bat martxan jarri zuen proiektuaren helburua eta bilduma zoragarria du jada osaturik. Gure goiz honetan, berarekin solasaldi txiki bat izateko eskaera bideratu diogu eta gertuagotik ezagutu ditugu zeintzuk diren bere helburu nagusiak. Youtubeko bere kanalean kuxkuxeatzen ibili ondoren, ondorengo kantu zoragarria eta gehiago topatu ditugu:
irailak 9, astelehena