Osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian eta ‘Eusko Jaurlaritzak’ neurri berriak gehituko ditu astelehenetik aurrera oraingoek indarrean jarraitzen duten bitartean LABI aholku batzordeak gomendatuta. Komunikabideetan informazioa irakurtzen dugunean edota telebista ikusten dugunean, ez gara neurri berrien inguruan ohartzen zenbaitetan eta kontzeptuak nahastu izaten ditugu. Gaurko honetan ordea, neurri horiek ahalik eta txukunen azaldu nahi izan ditugu ‘Nahikoa da’ saioan.
irailak 12, osteguna