Torto Gazte Asanbladak iragarri duenez, ostegun honetan egitekoa zen Azpijokoa Azpiazun liburuaren aurkezpena bertan behera geratu da, behin-behinean eta data berririk gabe. Erabaki horren atzean, Gazako herriaren aurkako erasoen larritasunak eta nazioarteko mobilizazio deialdiek izan duten eragina dago.
Asanbladaren hitzetan, «Gazako egoeran larritasuna ikusita, Torto Gazte Asanbladatik iragarri nahi deu gaurko deittuta zeon “Azpijokoa Azpiazun” liburuaren aurkezpena data gabe atzeratzea erabaki deula».
Gazte eragileak adierazi duenez, Palestinaren aldeko jarrera aktiboa eta kalean izatea da une honetan lehentasuna: «Asanbladan oinarrikin eta ideakin koherentek izanez, Palestinan alde kalek hartzea garrantzitsue danez, gaur atxalden daren mobilizaziotan parte hartzea gonbidatzen zaitteu!».
Aurkezpen berrirako data ez da zehaztu oraindik, eta antolatzaileek aurrerago emango dute horren berri. Bien bitartean, Torto Gazte Asanbladak elkartasuna eta konpromisoa lehenetsi nahi izan ditu.