Lehiaketaren bidez, parte-hartzaileei erronka luzatu diete: Adimen Artifizialaren bidez sortutako irudi batekin erantzutea etorkizun gizatiarrago bat irudikatzeko proposamenari. Hain zuzen, honako galderari erantzuteko irudi sortzaileak nahi dituzte: «Nola islatu daitezke telekomunikazio eta arte berrikuntzak hurbiltasunarekin, tokian tokiko nortasunarekin eta iraunkortasunarekin?»
Nor parte har dezake eta nola?
Lehiaketa irekia da 18 urtetik gorako guztientzat, Guggenheim Museoko Lagunak edo Jarraitzaileak badira. Hala ez bada, izen-ematea doakoa da eta webgunearen bidez egin daiteke.
Parte-hartzaileek prompt edo agindu bat idatzi beharko dute, eta horren bidez Adimen Artifizialak gehienez bost irudi sortuko ditu. Haietatik bat hautatu eta aurkeztu beharko da lehiaketara, lehiaketaren arauei jarraikiz. Plataformak tutorialak ere eskaintzen ditu parte hartzen laguntzeko.
Hautaketa-prozesua eta sariak
Aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren plataforman ikusgai egongo dira. Hasierako fasean, hamar finalista hautatuko dira, eta azken aukeraketan lau irabazle izendatuko dira: hiru epaimahai profesionalak aukeratuko ditu eta bat herritarren boto bidez erabakiko da.
Sarien artean nabarmenenak dira: telefono adimendun bat, urtebeterako bazkidetza Guggenheim museoan eta Adimen Artifizialaren inguruko online prestakuntza bat.
Epe eta egutegia
Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen da. Urriaren 6an iragarri dira irabazleak, eta urriaren 8an egingo da sari banaketa ekitaldia.
Sormen digitalak eta teknologiaren indarrak bat egiten dute lehiaketa honen bidez, etorkizun jasangarri eta gizatiarrago baterako irudimen kolektiboa sustatzeko.



