Lehen hitzordua urriaren 24an izango da Iruñeko Zentral aretoan, eta hurrengo egunean, urriaren 25ean, Bilboko Euskaldunako Urban Hallen ospatuko da jaialdia. Bi saioetan ere, 20:00etan irekiko dira ateak, eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira.
Oholtza gainean izango dira: Belako, Anari, Gailu, Joseba Irazoki eta Lagunak, Kiliki, Silitia eta La Txama, guztiek ere estilo eta belaunaldi desberdinetakoak, baina diskurtso eta konpromiso partekatuekin.
Liburu bat oinarri, erresistentzia kulturala oholtza gainean
“Fiesta y Rebeldía Gaua” ez da ohiko jaialdi bat. Ekimenak Javier Jerry Corral kazetari bilbotarraren ‘Fiesta y Rebeldía’ liburu arrakastatsua ospatu nahi du, eta, horren harira, sortu da proiektu musikal hau.
Liburuan, Corralesek hainbat elkarrizketa bildu ditu: Evaristo Páramos, Pako Eskorbuto, Fermin Muguruza, Aurora Beltran, Anari, Verde Prato, Chill Mafia, eta Kirmen Uribe, besteak beste. Gainera, 80ko eta 90eko hamarkadetako kontzertu eta gertakari ikonikoak gogora ekartzen dira, euskal punk eta rockaren historiaz harago joateko asmoarekin.
“Anti-omenaldia”: bestelako begirada bat mugimenduari
Ekimenaren leloa argia da: «Euskal rock erradikala bai, tributurik ez». Horrek adierazten du helburua ez dela ohorez betetako omenaldi bat egitea, baizik eta hausnarketa eta jarrera kritikoa sustatzea, euskal musika mugimendu erradikalaren historia eta eraginaz.
Sarrerak eskuragarri
Kontzertuetara joan nahi dutenek sarrerak 32 eurotan eros ditzakete dagoeneko, lasttour.org webgunearen bidez.