Ataun Koldo Kerejeta Kirol Elkarteak bazkide txartelak kaleratu ditu 2025-26 denboraldirako, eta herritarrei gonbita luzatu die taldearen proiektuari bultzada emateko. Klubak sare sozialen bidez adierazi duenez, «denboraldiko gastuei aurre egiteko modu bat izateaz gain, gure zaleekin lotura sendotzeko tresna ere bada».
Prezioa eta abantailak
15 euroko ekarpenarekin posible izango da bazkide egitea, eta ordainketa bi modutan egin daiteke: partida egunetan barran edo Bizum bidez, 684042426 zenbakira. Gainera, bazkideek hainbat abantaila izango dituzte, hala nola:
- Gabonetako saski baten zozketan parte hartzea.
- Taldeko kamiseta baten zozketan sartzea.
- Herriko taldea sostengatzea.
Txartelak fisikoki banatuko dira, eta klubak jakinarazi du herrian zehar kartelak jarriko direla informazioa zabaltzeko.
Taldearen mezua
Taldeak argi utzi du zein garrantzitsua den herritarren babesa: «Animatu zaitezte bazkide egitera eta eman bultzadatxo bat gehiago gure taldeari. Guztion artean indartsuago egingo dugu proiektua». Klubak eskerrak ere eman ditu: «Eskerrik asko zuen babesagatik eta zapatuan ikusiko dugu elkar berriro!».