Datorren urriaren 16an, Ataungo herritarrek aukera izango dute odol emaile bihurtzeko. Joxemiel Barandiaran eskolan izango da hitzordua, 17:30etik 21:00etara. Odola eman nahi dutenek aldez aurretik hitzordua erreserbatu behar dute. Horretarako, bi bide jarri dira martxan: 943 007 884 telefono zenbakira deituta, edo gotatanta.eus webgunearen bidez.
“Taupada Gorriari” laguntzeko deia
Antolatzaileek gogorarazi dute odol-emateek funtsezko garrantzia dutela osasun-sisteman. «Egin bat Taupada Gorriaren erronkarekin eta lagundu bizitzak salbatzen», azpimarratu dute.