Ataungo Udalak beste behin ere bere ekarpena egin du Nafarroa Oinez jaialdiaren alde. Aurten ere, udal-langileak arduratu dira eszenatokia eramateaz eta muntatzeaz, ekitaldiaren antolaketan lagunduz. Udalak herritarrei dei egin die Atarrabiara hurbiltzeko igandean: «Denok jar dezakegu gure alea, eta aurten ere euskararen eta ikastolen aldeko festa handi honetan parte hartzera animatu nahi ditugu ataundarrak».
Euskararen aldeko jaia
Nafarroa Oinez urtero egiten den jaia da, ikastolen aldeko dirua eta babesa biltzeko. Atarrabian ospatuko da, eta berriro ere milaka lagun elkartuko ditu musikaz, kulturaz eta giro herrikoiaz gozatzeko.