Urriaren 15eko grebaren ondorioz, Lurraldebuseko hainbat lineatan zerbitzu murrizketak izango dira. Ataunetik igarotzen den GO04 Legorreta–Ataun linean, gutxieneko maiztasuna bermatuko zela iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun Departamentuak hasiera batean, baina zenbait herritarrek, ohiko zerbitzuaren berri eman dute.
Goizean lehen autobusa 6:35ean Legorretatik irtengo zela iragarri zen, eta ondorengoak 7:50ean, 9:10ean eta 10:45ean. Eguerdian eta arratsaldean, zerbitzuak 12:10ean, 13:45ean, 15:15ean eta 16:50ean izango zirela zioen oharrak. Arratsalde bukaeran eta gauean berriz, 18:10ean, 19:40an eta 21:15ean soilik irtengo zirela autobusak.
Itzulera noranzkoan, lehen zerbitzua 7:10ean aterako zela azpimarratu zuen Mugikortasun Departamentuak Aiako geralekutik. Gainerako autobusak 8:20ean, 9:55ean eta 11:30ean izango zirela. Eguerdian eta arratsaldean, ordutegi hauek mantenduko zirela gaineratu zuten: 12:55ean, 14:30ean, 16:05ean eta 17:30ean. Azken orduetan berriz, 18:55ean eta 20:35ean izango omen ziren irteerak.
Aipatu bezala, urriaren 15erako aurreikusitako grebak ez du eraginik izan Goierriko Lurraldebus lineetan. Zenbait herritarrek eta Goierriko autobus lineatan gidari gisa lan egiten duten langileek berretsi dutenez, autobusak normaltasun osoz ari dira zerbitzua ematen Ataunen eta Goierrin. Horrela, hasiera batean iragarritako gutxieneko zerbitzuen beharrik gabe, ohiko ordutegiak eta maiztasunak mantenduko dira egun osoan zehar.
Egoera honen inguruko informazio berririk balego, erabiltzaileei gomendatzen zaie Lurraldebusen webgunea edo ohiko komunikazio-bideak kontsultatzea.