2012an sortu zen Gernikan ‘Sueder’ izeneko taldea ‘Rock’ estiloko kantu bizienetatik hasi eta Pop/Rockera doazeen guztiei egurra eman ahal izateko. 2015ean kaleratu zuten beraien lehen lana ‘Bazan Ordue’ izenarekin eta sei urte geroago ‘Drama Barik’ albuma kaleratzear dira. Disko honen grabaketa 2020 urte amaieran egin zuten Arratzuko ‘Korturec’ estudioetan eta aurrerapen kantua izango dena jada entzungai dago interneteko plataformetan, diskoaren izen berberarekin.
Urtarrilaren 25etik zenbait txokotan izan dugu gernikarren single honen berri eta gurean ere, tarte bat egitea merezi zutela uste dugu. Bihar, larunbata 11:15etatik aurrera entzun ahal izango da Ioar Aizpuruak Ander Uribarri taldekideari egingo dion elkarrizketa ‘Nahikoa da’ saioan. Orain arteko ibilbidea gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu, baina baita hemendik aurrera dituzten asmoak zeintzuk diren ere.