Gazte eta heldu askoren artean ikusmin handia sortzen duen ‘Irabazi arte’ telesailak Ataunen izango du bosgarren denboraldiaren estreinaldia. Ekitaldia urtarrilaren 30ean ospatuko da, ostiralarekin, eta 18:00etan hasiko da Herri Antzokian.
Telesaila futbolaren inguruan girotuta dago, eta nerabeen bizipenak, erronkak eta harremanak ditu ardatz. ETB1en eskaintzen den telesailak zale leialak bildu ditu denboraldiz denboraldi, eta beste behin erę, Ataunen izango da ikusgai ibilbide berriko lehen atala.
Ataungo Udala, UEMArekin eta EITBren laguntzarekin, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu estreinaldi berezi honetara. Sarrera doakoa da, eta ikusleek aukera izango dute telesaileko atal berrienak pantaila handian ikusteko, giro berezi eta partekatuan.



