Ataunen jai giroa nagusituko da otsailaren 28an, larunbatean, ospatuko den IV. Kintadaren harira. Herriko kintoek egun berezia prestatu dute, parte-hartze zabalarekin eta giro alai batean ospatzeko asmoz.
Egun osoko egitarau dibertigarria
Goiza 13:00etan hasiko da kinton arteko kintokarekin, talde bakoitzak 10 euroko izen-ematearekin. Arratsaldean, berriz, 19:30ean hasiko da karro-poteoa, herriko kaleetan zehar.
Gauean, festa nagusia izango da 23:00etatik aurrera, Olgietan Erromerie Oargin taldearen eskutik. Ondoren, DJ Chama arduratuko da gauari amaiera festa giroan emateaz.
Parte hartzera gonbita, kinto guztiei
Antolatzaileek Ataungo kinto guztiak animatu nahi dituzte egun horretan elkarrekin ondo pasatzera. «danon arten eun politte pasatzea espero deu, asike herriko kinto guztiri luzatzen dieu deialdie eun hortan elkartzea anima daittezen», adierazi dute.
Egitaraua prest dago, orain kintoen eta herritarren gogoa besterik ez da falta jaiari kolorea eta poza emateko.



