Maitane Ormazabal terapeutak joan zen asteko atalari bigarren jarraipen bat eman nahi izan dio gaurko goiz honetan ‘Nahikoa da’ saioan. Egunerokotasunean egin ohi ditugun zenbait ekintzek, aurrerago izango diren gertakizunetan eragin garbia dutela esan digu urretxuar terapeutak eta lanketa dotorea utzi nahi izan digu datozen asteetarako. Gure buruari ‘erregaia’ (autoestima) gehitzea oso garrantzitsua da.
uztailak 3, osteguna
Gure egunerokotasunean eginiko zenbait ekintzek eragin garbia dutela erakutsi digu Maitanek
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025