Hilabetero legez, azken asteburuan zabaltzen dugu ‘Nahikoa da’ saioan herriko tartea eta abenduan izan bagenuen ere azken kolaborazioa, bueltan etorri zaigu oraingo honetan ere Martin Aramendi Ataungo alkatea herriaren inguruan sakon hitz egin ahal izateko. Hasteko eta behin azken egunetako egoerari egin diogu begirada, baheketa alde batetik eta herritarren haserrea bestetik. Aramendik zehatz mehatz azaldu nahi izan digu nola izan zen baheketaren inguruko prozesu guztia udalaren aldetik.
Horrez guztiaz gain, herriaren betelako gaiak ere errepasatu ditugu. Kale-argiteriaren mantenua, errepideen konponketa, zuntz-optikaren egoera… Aramendik osasun egoeran egin ditu azpimarraketa nagusiak eta guztiok elkar zaintzen jarraitu behar dugula zehaztu nahi izan du oraingoan ere, arretaz jokatu behar dugula dio eta datuek behera egiten baldin badute ere erlaxatzeko momenturik ez dela adierazi du.