Atzo bertan eman zuen ezagutzera Esanezinek (Ianire Aranzabe) bere lehen EP-a eta larunbat honetan bere bisita jasotzeko aukera bikaina izan dugu ‘Nahikoa da’ saioan. Ondo gertutik jarraitzen dugun artistetako bat dugu Esanezin, eta baita asko maite dugunetako bat ere. Oraingoan ere, ondo baino hobeto zaindu dugu eta 7 kantuz osaturiko lanaren inguruan aritu gara kontu-kontari 11:00etako txanpan. Irratiaren xarma bereziaz gehiago baliatzeko, kantu bat eskeini digu zuzen-zuzenean bertsio akustikoan.

Ianire Aranzabe 1

Ianire Aranzabe 1