Kolaboratzaile urretxuarraren bisita bikaina jaso dugu beste igande batez ere ‘Nahikoa da’ saioan. Gure egunerokotasunean, askok begiratzen diogu osasun fisikoari eta honen inguruko zaintza izaten da nagusiki ere aipatzen digutena. Guk ordea osasun mentalari edota psikologikoari ere begiratu nahi izaten diogu eta hori egin dugu beste behin ere Maitane Ormazabal osasun integraleko ‘Coach’ eta ‘Terapeuta’rekin batera, gaurkoan aintsietatea izan baitu hizpide adituak.
maiatzak 12, astelehena
Antsietatea izan du asteburu honetako gaia Maitane Ormazabalek
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025