Ikasturte berriko lehen challenge-az gozatzeko aukeran gatoz oraingo honetan! Julen Alonso musikari eta abeslaria kamera aurrean jarri nahi izan dugu gaurkoan, gure erronkari aurre egin ahal izateko gai den jakiteko. Ez du nolanahi burutu gainera, txundituta utzi baikaitu eman duen erakustaldi itzelarekin. Zer nolako erronka jarri behar ote diogu hurrengo batean?
ekainak 21, larunbata
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025