Lakuako Gobernu Kontseiluak atzo egin zuen publiko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datorren urteko lan-egutegi ofiziala. Onartu berri duten egutegiak guztira hamabi jaiegun jasotzen ditu, eta, horien artean, 2025eko jaiegun gehienak mantenduko dira, aldaketa txiki batzuekin.
Santu Guztien Eguna (azaroaren 1a) eta Espainiako Konstituzioaren Eguna (abenduaren 6a) igandez tokatuko dira datorren urtean. Egoera hori ikusirik, Lakuak ordezko beste bi egun hautatu ditu: martxoaren 19a (San Jose) eta uztailaren 25a (Santiago Apostolua).
Hala, 2026an jai izango diren egunak honako hauek izango dira:
- Urtarrilaren 1a (Urteberri Eguna)
- Urtarrilaren 6a (Errege Eguna)
- Martxoaren 19a (San Jose Eguna)
- Apirilaren 2a (Ostegun Santua)
- Apirilaren 3a (Ostiral Santua)
- Apirilaren 6a (Pazko Astelehena)
- Maiatzaren 1a (Langileen Nazioarteko Eguna)
- Uztailaren 25a (Santiago Eguna)
- Abuztuaren 15a (Andre Mariaren Jasokundea)
- Urriaren 12a (Hispanitatearen Eguna)
- Abenduaren 8a (Ama Birjinaren Sortzez Garbia)
- Abenduaren 25a (Gabon Eguna)
Hainbat erakunderen zain
Orain onartu den egutegi hau Euskadi mailakoa bada ere, oraindik udalek eta foru aldundiek beren eskumenen baitan dituzten tokian tokiko jai-egunak zehaztu behar dituzte. Normalean, Lakuako Gobernuak egutegi orokorra onartu ondoren abiatzen dute udalek eta aldundiek prozesu hori, beraz, datozen asteetan jakinaraziko dira toki bakoitzeko xehetasunak.



