Ataungo Udalak sinatutako akordioari esker, herritarrek aukera berezia izango dute maiatzaren 22an Lazkaoko Beneditarren liburutegia eta artxiboa bisitatzeko. Bisita gidatua arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Beneditarren liburutegia eta artxiboa euskal kulturaren eta historiaren gordailu garrantzitsuenetakoa da. Dokumentu zahar eta baliotsuak gordetzen ditu, eta orain, ateak zabalduko dizkie Ataungo herritarrei bere ondarearen zati bat bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitan parte hartu ahal izateko, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, 943 888 781 telefonora deitu edo lbf@lbf.eus helbidera idatzi beharko da.
Ataungo Udalak herritarrak animatu ditu esperientzia kulturala eta historikoa eskaintzen duen bisita honetan parte hartzera, «aukera paregabea baita inguruko altxor dokumentalak ezagutzeko».