Uda giroa nagusitzen hasi da aste hasieran, eta egun batzuk eguzkitsu eta epelak espero dira. Hala ere, ezegonkortasuna ager daiteke ostegun arratsaldetik aurrera, eta zenbait tokitan zaparrada edo ekaitzak espero dira.
Gaur: tenperatura altuak eta zeru garbia
Astearte honetan, tenperaturak nabarmen igoko dira. Barrualdeko hainbat herritan 30 ºC-ra hurbilduko dira termometroak, eta kostaldean 25-26 ºC inguruan geldituko dira. Zeruan goi-hodei batzuk ikus daitezke, baina eguzkia izango da protagonista. Arratsaldean, ipar-ekialdeko haizeak freskura apur bat ekarriko du.
Asteazkena: eguraldi lasaia, behe-lainoekin
Biharko eguna ere eguzkitsua izango da oro har. Goizean behe-lainoak ager daitezke, baina azkar altxatuko dira, eta eguna garbi egongo da. Arratsaldean goi-hodeiak agertuko dira, baina ez dute eguraldiaren bilakaeran eraginik izango. Haizea ahula izango da, norabide aldakorrekoa, eta kostaldean ipar-ekialdetik joko du arratsalde partean. Tenperatura pixka bat igoko da.
Osteguna eta ostirala: aldaketak eta balizko ekaitzak
Ostegunean, goiza lasai hasiko da, baina eguna aurrera joan ahala, hodeiak ugarituko dira. Arratsalde-gau partean, zaparrada edo ekaitzak izateko aukera dago hainbat tokitan. Haizea leuna eta aldakorra izango da, eta brisa itsasertzean nabarituko da.
Ostiralean antzeko eguraldia espero da: goizean argitasuna eta brumak izango dira nagusi, baina arratsalde aldera berriz hodeiak agertuko dira eta baliteke zaparrada batzuk botatzea.