Joan den ostiralean izandako euri-jasa handiek kalte nabarmenak eragin zituzten Ataungo hainbat tokitan, tartean San Martingo herrigunearen atzealdetik igarotzen den bidean. Ondorioz, bide hori behin-behinean itxi behar izan zuen Udalak segurtasun arrazoiengatik.
Atzo, asteazkena, Ataungo Udalak jakinarazi zuenez, bidea berriz ireki dute. Hala ere, ohartarazi dute zenbait lan oraindik burutu gabe daudela eta, horregatik, baliteke datozen egunetan bidea berriz itxi behar izatea une jakin batzuetan.
Hala ere, bitartean, herritarrentzat erabilgarri izango da bidea, betiere kontu handiz ibiltzeko gomendioarekin. Udaletik «eskerrak eman dizkie herritarrei erakutsitako pazientziagatik eta ulermenagatik» eta lanean jarraituko dutela adierazi dute, bidea guztiz segurtasun-baldintza egokietan egon dadin.