2013ko martxoaren 15ean abiatu zen Ataun Irratiaren ibilbidea, sarean, interneteko plaformetan, podcast formatuko edukiak eskainiaz. Ordutik gaur egun arte, bi oinarri nagusi izan ditu proiektuak: Musika eta entretenimendua. 2014tik gaur egun arte, 24 orduko emisioa mantentzen du irratiak, eta astelehenetik igandera bitarte, programazio zabala eskaintzen du bere eta Arrosa Irrati Sareko beste zenbait irratiren edukiei esker.
Hamargarren urteurren hau eraldaketarako urte bat izateko asmotan, orain arteko ibilbidea egin duen ikurrari agur esan eta eraberritutako ikur berri bati ongi etorria eman dio. Lantaldeko kideen zorion mezuak oinarri hartuta, ikur berri hori lehen aldiz ikusteko aukera izan dugun bideoa argitaratu du irratian Youtubeko bere kanalean.
Ikur aldaketa ordea, ez da urteurren honek dakarren eraldaketa bakarra. Zeresana utziko duen urtea izango dela aurreratu du lantaldeak, eraldaketa orokor bat ematea baita asmoa. Baina beti, gureaz gozatuz!