“Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko”, horixe irakur dezakegu Otsoak Dantza Taldeak 2023 honetan Ataungo Herri Antzokian eskainiko duen emanaldirako kartelean, letra larriz. Sare-sozialen bidez iragarri dute larunbat honetako arratsaldeko 18:00etan izango dela emanaldia, eta 17:15etik 17:45era bitarte eskuratu ahal izango direla sarrerak dohan, pertsonako gehienez ere lau eskuratzeko aukera izango delarik.
