Biboletak Ataungo Emakumeen taldeak ‘Ataungo Emakume sortzaileen azoka’ egin asmo du beste urte batez. Pasaden urteko edizioa arrakastatsutzat jo du talde feministak eta edizio berrirako izen ematea zabalik jarri nahi izan du. Sare-sozialen bitartez zabaldutako oharraren arabera, ekainaren 23a baino lehen mezu bat bidali beharko du bere sorkuntzak erakutsi edo saldu nahi dituenak, ataungoemakumeentaldea@gmail.com helbidera. Azoka, uztailaren 2an egingo da Aia auzoko plazan (festak direla aprobetxatuz).

Eskuz eginiko apaingarri bat zintzilik 20230510