Euskal kulturaren bi oinarri nagusi elkartzen ditu ekimen honek, bertsolaritza eta pilota. Emakume pilotariek bertsolariak izango dituzte botilero lanetan, eta atsedenaldietan, bertso modura eman beharko dizkie animoak eta aholkuak.
Maiatzaren 5ean abiatu zen Udaberri torneoa Altsasuko Burunda frontoian, Eguzkiloreak eta Bitxiloreak ikusi genituelarik elkarren aurka. Maiatzaren 14an izan zuen jarraipena Itziarren, Kukuprakak eta Eguzkiloreak aritu ziren orduko partidan. Ostiral honetan berriz, maiatzak 19, Mitxoletak eta Bitxiloreak izango ditugu San Gregorio auzoko Zelai frontoian.
Zubietan berriz Bitxiloreak eta Kukuprakak izango dira elkarren aurkako lehian, eta maiatzaren 26an Mitxoletak eta Eguzkiloreak taldeen arteko norgehiagoka izango da. Finalaurreko partida berriz Zumaian izango da maiatzaren 27an, eta Kukuprakak eta Mitxoletak izango ditugu bertan. Final handia ekainaren 2an jokatuko da, 19:00etan, Beasainen.