Biboletak Ataungo Emakumeen talde feministak “Autodefentsa Feminista tailerra” zuen antolatua larunbat honetarako. Pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen Emagin elkarteak eskaini behar zuen eta aurrez izena emateko eskaera egin zuten Sutegin, Errotaundin, Urbietan, Troskaetan edo ataungoemakumeentaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz. Zehaztu duten azken oharraren arabera bertan behera geratu da ordea, behar adina partaidek ez dutelako eman izena.

Indarkeria matxistaren esku morea 20221125