Ataungo udalak pasaden astean ekin zien udal eraikinetan eguzki-plakak jartzeko lanei. 2023-2027 legealdirako erronka garrantzitsutzat bai dute energiaren gaia beste askoren artean, hala zehaztu zuen Martin Aramendik gurean, maiatzaren 28ko hauteskundeen aurretik egindako elkarrizketan. 2022ko udazkenean hasi ziren eguzki-plakak jartzeko proiektua aztertzen eta legealdi amaieran ekin die proiektuari.
«Ataun hobe bat egiten saiatu gara, eta horretan jarraitzea da gure asmoa»
Herri Antzokian eta udalaren teilatuan egin dira plaka hauen lehen instalazioak, eta segidan etorriko dira ikastetxearen eremuan zein San Gregorio auzoko Bikario etxearen eta elkargunean ezartzeko lanak ere. Aia auzoko Erroipen ere jarri asmo dituztela zehaztu zuen Aramendik gurean. Udalak sare-sozialen bidez zehaztu duenaren arabera, «falta diren izapideak» beteko dituzte lehendabizi eta ondoren martxan jarriko dira.
Bukatu dituzte antzokian eta udaletxea plaka fotovoltaikoak jartzeko lanak. Falta diren izapideak egin, eta martxan izango dira aurki. pic.twitter.com/97BQmNX4iK
— Ataungo Udala (@Ataungo_Udala) May 31, 2023