Ohi modura odola emateko deialdia luzatu du Ataungo Odol Emaileen Elkarteak. Astelehen honetan, ekainak 12, Joxemiel Barandiaran eskolara gerturatu beharko dira emaileak 17:30etatik 20:40etara bitarte, baina aurrez hitzordua hartzea nahitaezkoa izango da 943007885 telefono zenbakira deituta. Gogoratu 18 urte izan behar direla gutxienez odola eman ahal izateko.
Astelehen honetan odola emateko aukera izango dute ataundarrek
![Astelehen honetan odola emateko aukera izango dute ataundarrek Gizonezko bat odol-aterialdian 20230611](https://www.ataunirratia.eus/wp-content/uploads/2023/06/Gizonezko-bat-odol-aterialdian-20230611-768x402.png)
Gizonezko bat odol-aterialdian 20230611
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024