Asteburu honetan ospatuko dira Arrondon San Juan jaiak eta ekitaldi ugari antolatu dituzte beste behin. Ostiraleko iluntzeko 8etan abiatuko dira jaiak soinujoleekin kalejira osatuaz auzoan zehar, eta ondoren, 20:30etan, auzo afaria egingo da karpan. Bertsolariak eta trikitilariak ez dira faltako bertan eta gauerdiko hamabietan, San Juan sua piztuko dute suaren bueltan dantza egiteko. Igandean amaituko dira jaiak haurrentzako jolasekin, baina ordura bitarte hamaika ekintza eta jarduerez bete dute egitaraua:
