Ataungo udalak ataun.eus eta ataunturismoa.eus webguneak berritu ditu. Gaurtik aurrera ataun.eus atarira sartzen den erabiltzaile orok bi aukera ikusiko ditu, “udaleko webgunea” eta “Ataun turismoa”. Aukera hauetako baten gainean sakatu beharko du erabiltzaileak, bere nahi edo beharren arabera nabigatzen jarraitu ahal izateko. Udalak zehaztutako informazioaren arabera “tramiteak modu errazagoan burutu ahal izateko” eta “informazioa eskuragarriago egoteko eraberritu dute webgunea. Eraberritze prozesu honetako lan batzuk burutu dituzte dagoeneko, baina oraindik ere badira egiteko lanak badirela aurreratu dute. “Ataunapp” app berria ere laster izango dela eskuragarri zehaztu dute.
ataun.eus eta ataunturismoa.eus webguneak berritu ditu udalak
![ataun.eus eta ataunturismoa.eus webguneak berritu ditu udalak Ataungo Udalaren webgunearen azala 20230624](https://www.ataunirratia.eus/wp-content/uploads/2023/06/Ataungo-Udalaren-webgunearen-azala-20230624-768x390.png)
Ataungo Udalaren webgunearen azala 20230624
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024